Espezie honen hedapena dela eta, zenbait informazio eta gomendio zabaldu dituzte segurtasun sailetik herritarren jakinerako
Eltxo tigrea (Aedes albopictus) ingurune urbanoetan hedatzen ari dela eta osasunean izan ditzakeen ondorioak kontuan hartuta, herritarrak informatzeko kanpaina bat jarri da martxan. Helburua da bere presentzia saihesteko neurriak ezagutaraztea eta ziztadaren aurrean nola jokatu jakitea.
Eltxo hau txikia da (5 mm ingurukoa), beltza eta gorputzean marra zuriak ditu. Egunez jarduten du batez ere, eta leku ilunetan ezkutatzen da. Ziztadak mingarriak izan daitezke eta erreakzio bizia eragin dezakete.
Gure inguruan arriskua txikia izan arren, dengea, zika edo chikungunya bezalako gaitzak transmititzeko gai da. Hori dela eta, bere kontrola funtsezkoa da.
Zer egin ziztatzen bagaitu?
- Garbitu ziztadaren eremua ur eta xaboiarekin.
- Ez egin hazka, infekzioak saihesteko.
- Jarri hotza azkura arintzeko eta hantura gutxitzeko.
- Erreakzioa handiegia bada, jo osasun-langilearengana.
Nola saihestu ziztadak?
- Erabili mahuka luzeko arropa, praka luzeak eta oinetako itxiak.
- Erabili baimendutako uxagarriak (DEET, IR3535 edo pikaridina).
- Haur eta haurdun dauden emakumeen kasuan, hobe neurri fisikoak (eltxo-sareak, etab.).
Gakoa: bere ugalketa saihestea
Eltxoak ur apur bat baino ez du behar erruteko. Horregatik:
- Hustu ura pilatzen duten ontziak (jostailuak, platerak, pitxerrak…).
- Aldatu animalien edateko ura 2-3 egunero.
- Estali ur-putzuak sor daitezkeen zulo eta ontziak.
- Garbitu eta hustu astean behin hustubide eta kanalak.
- Jarri sareak leihoetan, ur-deposituetan eta ontzietan.
Herritarren eta udal zerbitzuen arteko lankidetza funtsezkoa da eltxo tigrearen hedapena gelditzeko.