2025/08/04

Trafikoan aldaketak Senpere kalean egingo den horma-irudiaren margoketaren ondorioz

Lazkaotik Beasainera datorren trafikoa Lazkaibartik bideratuko da abuztuaren 4tik 22ra, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara

Beasaingo Udaltzaingoak jakinarazten du Senpere kalean egingo den horma-irudi baten margoketa-lanak direla eta, errepidearen zati batean trafikoan aldaketak egongo direla datozen asteetan. Neurri hauek lanetarako behar den espazioa eta segurtasuna bermatzeko hartu dira.

Margoketa lanak abuztuaren 4tik 22ra iraungo dute, astelehenetik ostiralera, eta goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean burutuko dira.

Epe horretan, Lazkaotik Beasainera doan errepideko erraila moztu beharko da. Hori dela eta, Beasainera sartzeko trafikoa Lazkaibartik bideratuko da. Seinaleztapen berezia jarriko da trafikoa behar bezala bideratzeko.

Beasaingo Udaltzaingoak herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen du eta eragozpenak ahalik eta txikienak izaten saiatuko dela adierazi nahi du.