2025/10/06

Abenduan eta Gabonetan aldi bateko egonaldiak egoitzetan eskatzeko epea

Mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonentzako, datorren abenduan eta Gabonetan egoitzetan aldi bateko egonaldiak eskatzeko epea irekita dago. Atsedenetarako eta aukera pertsonalekoetarako egonaldietarako aplikagarria bakarrik.

Egonaldiak orientazio gisa, hamabostaldi naturaletan egingo dira. 2025eko abenduan eta 2026eko urtarrilean izango dira egonaldiak, Gabonak tarteko. Eskatzeko epeak hauek dira:

  • 1. Epealdia: 2025eko abenduaren 1etik 14ra.
  • 2. Epealdia: 2025eko abenduaren 15etik 28ra.
  • 3. Epealdia: 2025eko abenduaren 29tik 2026ko urtarrilaren 11ra.

Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egingo dira, aldez aurretik hitzordua hartuta. Hitzordua eska daiteke 943 028075 telefono zenbakira deituta. Eskaerak egiteko epea urriaren 24ra arte egongo da irekita.