Trafiko etenak Igartzako Mendi Duatloia dela eta
2020/09/08

Trafiko etenak Igartzako Mendi Duatloia dela eta

Irailaren 12an, 14:00etatik 19:30etara, Igartzako Mendi Duatloia jokatuko da. Hau dela eta, ondoren aipatzen diren kaleak, Errekarte, Ikasleen Zeharkalea, Karobi, Florentzio Axpe eta Loinatz Auzorako bidea,erabat ITXITA geratuko dira proba amaitu arte. Garajeetako erabiltzaileak ere, kaltetuak izango dira, sarbidea itxita izango dutelako.

Foru kalean, Zapatari kaleko bidegurutzetik Foru kaleko 64 zenbaki arte, zirkulatzea posible izango da, baina bi noranzkoetan zirkulatuko denez, ARRETAZ gidatzea eskatzen da.

Sortuko diren eragozpenak ulertuko direlakoan gaude.