2026/03/25

Udaltzaingoaren araudia aldatzeko aurretiazko kontsulta herritarrei irekita

Parte hartzeko epea martxoaren 24an hasi da eta apirilaren 17ra arte (egun hori barne) egongo da zabalik

Beasaingo Udalak herritarren parte-hartzea sustatzeko prozesu berri bat jarri du martxan. Kasu honetan, Beasaingo Udaltzaingoaren araudia aldatzeko aurretiazko kontsulta publikoa ireki da.

Kontsulta honen helburua da araudi berria prestatu aurretik herritarren eta eragileen iritzia jasotzea. Aldaketaren arrazoi nagusia Udaltzaingoaren barne egituran (organigraman) egingo diren egokitzapenak dira.

Besteak beste, aldaketa hauek aurreikusten dira:

  • Ofizial-buruaren plaza berria sortzea eta bere eginkizunak zehaztea.
  • Ofizial-ondokoaren funtzioak egitura berrira egokitzea.

Helburua da Udaltzaingoaren araudia egungo antolaketa berrira moldatzea.

Parte hartzeko epea martxoaren 24an hasi da eta apirilaren 17ra arte (egun hori barne) egongo da zabalik.

Ekarpenak egiteko bideak hauek dira:

Udalak herritar guztiak animatzen ditu beren iritzia ematera, etorkizuneko araudia ahalik eta egokiena izan dadin.