2026/03/27

Loinatz jaietako Mariren jaitsieran parte hartzeko zozketaren emaitza eta entseguak

Aurtengo Mariren jaitsieran dantzan parte hartu nahi dutenentzako zozketaren emaitzak argitaratu dira. NAN zenbakiaren bidez esteka honetan jakin ahal da zein tokitan dantza egitea suertatu den. Gogoan izan. Zozketan aukeratuak izan ez direnek beheko kalean (Kale Nagusian) izango dute dantzatzeko aukera.

Entseguak

Aurtzaka Dantza Taldeak dantzarien trebetasuna lantzeko entsegu-saiok antolatuko ditu apirilaren 24an eta maiatzaren 8an, 19:00etatik 20:30era La Salle ikastetxeko patioan.

Edozein galdera edo zalantza argitzeko, idatzi komunikazioa.arranokultura@gmail.com helbidera.