2023/08/29

Udaleko tasen eta tarifen arloan laguntza eskaerak

2022. urteari dagozkion Udaleko Tasen (ura eta zaborra) eta udal kiroldegiko zerbitzuen erabiltzeagatiko tarifen arloan laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da 2023ko irailaren 1etik 30era.

Laguntzen hartzaileak

  • Eskatzailea den pertsonak Beasainen erroldatuta egon behar du eskatzen den zerbitzua erabiltzen hasten den egunean.
  • Eskatzailearen bizikidetza-unitateak ez du gainditu behar ezarritako urteko diru-sarreren eta ondarearen muga.
  • Ondasun higiezinak (2. Etxebizitza edo lokalak) % 100aren jabetzan edukitzen badira, ez dira laguntza huek jasoko.

Udaleko tasen arloan laguntzak emateko kontutan hartuko den diru-sarreren (2022koak) baremoa ondorengoa izango da:

  • Egindako gastuaren % 100a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko diru-sarrera garbiak eta ondarea Gizarte Larrialdietarako Laguntzen  urteko diru-sarreren eta ondarearen mugan sartzen badira. Gehieneko zenbatekoa 450 €.
  • Egindako gastuaren % 75a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko diru-sarrera garbiak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko urteko diru-sarreren 1 eta 1,5  muga artean sartzen badira eta ondarearen muga gainditzen ez badute. Gehieneko zenbatekoa: 350 €.
  • Egindako gastuaren % 50a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko diru-sarrera garbiak  Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko urteko diru-sarreren 1,5 eta 2 muga artean sartzen badira eta ondarearen muga  gainditzen ez badute. Gehieneko zenbatekoa: 250€.
  • Etxebizitza bakoitzeko eskaera bakarra egin ahal izango da.    

Udal kiroldegiko zerbitzuen erabiltzeagatiko tarifen arloko laguntzak jasotzeko kontutan hartuko den diru-sarreren (2022koak) baremoa ondorengoa izango da:

  • Egindako gastuaren % 60a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko dirusarrera garbiak eta ondarea Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoak urteko diru-sarreren eta ondarearen mugan sartzen badira.
  • Egindako gastuaren % 30a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko dirusarrera garbiak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko urteko diru-sarreren 1 eta 1,5 muga artean sartzen badira eta ondarearen muga gainditzen ez badute.
  • Ekainetik irailera bitarteko tarifak baino ez dira diruz lagunduko.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen urteko diru-sarreren muga, elkarbizitza unitateko neurriaren arabera, ondorengoa da:

  • 1 pertsona: 14.078,70 €
  • 2 pertsona: 18.078,48 €
  • 3 edo gehiago: 19.998,36 €

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen urteko ondarearen gehieneko muga, elkarbizitza unitateko neurriaren arabera, ondorengoa da:

  • 1 pertsona: 37.543,20 €
  • 2 pertsona: 48.209,28 €
  • 3 edo gehiago: 53.328,96 €

Eskaerak aurkezteko

  • Presentzialki Beasaingo Udaleko iGunean, 8:30etatik 13:30etara.
  • Posta arruntaren bidez
  • Telematikoki, www.beasain.eus