2025/11/26

Bernedoeneako aparkalekuan bihar egingo diren asfaltatze lanek zirkulazioan eragina izango dute

Bernedoeneako aparkalekuko zati baten asfaltatze lanak bihar, azaroak 27, egingo dira, eta egun osoko iraupena izango dute. Lan horiek direla eta, parkineko sarrera eta irteeretan aldaketak aurreikusten dira eta trafikoa bertan ari diren langileek erregulatuko dute uneoro.

Jakinarazten da, halaber, N-1 errepidetik aparkalekura doan sarrera itxita egongo dela jardunaldian zehar. Aparkalekuko barruko trafikoa, berriz, lanen egoeraren eta beharren arabera antolatuko da.

Herritarrei eta erabiltzaileei aurrez eskerrak ematen zaizkie ulermenagatik eta pazientziagatik. Lanen helburua da espazioaren egoera eta segurtasuna hobetzea.

Horiz, asfaltatuko den eremua