Dolarea eta Igartza Oleta kaleak itxita aste honetan
2021/06/07

Dolarea eta Igartza Oleta kaleak itxita aste honetan

Aste honetan (ekainaren 7tik 11ra), bi kale hauek trafikoari moztuko dira obra lanak direla eta. Trafikoa Foru kaletik bideratuko da ibilgailu guztientzat. Kale horietan dauden garajeetara sarrera eta irteerak bermatuko dira.

Bestalde, Igartza Oleta kalearen 2 zenbakian dagoen bus geltokia Florenzio Axpe kalera pasa da. Hasiera batean lanak aste osoan zehar luzatuko dira.

Sortu diren eragozpenak ulertuko direla espero da. 

Desbideraketa 20210607