Gernika pasealekuko frontoiko estalkiaren garbiketa
2021/06/04

Gernika pasealekuko frontoiko estalkiaren garbiketa

Datorren astean, ekainaren 7tik 11ra, astelehenetik ostiralera, Gernika pasealekuko frontoiko estalkia garbitzeko lanak burutuko dira. Hori dela eta, frontoia eta jolas parkea osatzen duten eremua itxita egongo da. 

Lan hauek Udalak bere azpiegiturak egoera eta baldintza egokietan mantentzeko burutzen dituen lanen barruan egiten ditu herritarren mesederako. Sor litezken eragozpenak ulertuko direla espero da.