2022ko udan egoitzetan aldi baterako egonaldiak eskatzeko epeak
2001/12/03

2022ko udan egoitzetan aldi baterako egonaldiak eskatzeko epeak

Beasaingo Udaleko Ongizate sailetik eskaintzen den zerbitzu honen bitartez, egoitza batean aldi baterako egonaldia egiteko aukera ematen zaie beren etxeetan bizi diren mendeko edo desgaitasuna duten pertsonei, eta hainbat arrazoi direla eta, denboraldi jakin batez etxean bizi ezin direnean. Zerbitzu hori eskuratu ahal izateko, dagokion eskaera egin behar da.

Eskaerak onartzeko azken egunak honako hauek dira:

  • Ekaineko egonaldietarako: maiatzaren 4ra arte.
  • Uztaileko egonaldietarako: maiatzaren 11ra arte.
  • Abuztuko egonaldietarako: ekainaren 8ra arte.
  • Iraileko egonaldietarako: uztailaren 13ra arte.

Egonaldiak, gutxi gorabehera, hamabostaldi naturaletan egingo dira. Hilabete bakoitzeko lehen edo bigarren hamabostaldia eskatu ahal izango da. Urtean gehienez bi hamabostaldi eskatu ahal izango dira. Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egingo dira, aldez aurretik hitzordua hartuta. Hitzordua eska daiteke 943 028075 telefonora deituz.