Zaldizurretatik Senperera doan errepidea moztuko da datorren astean
2022/09/16

Zaldizurretatik Senperera doan errepidea moztuko da datorren astean

Lazkaorantz eta Donostiarantz joateko,  Zaldizurretako biribilgunetik Gasteizko norabidea hartu beharko da A1 errepidean eta ondoren Guregas gasolindegiaren parean noranzkoa aldatzeko irteera hartu beharko da

Irailaren 19tik (astelehena) irailaren 24ra (larunbata) Zaldizurretako biribilgunetik Senpere merkataritza-guneraino doan espaloia zolatzeko lanei ekingo zaie. Lanak direla eta, ibilgailuentzako erreia itxi egin beharko da Beasain – Lazkao norabidean. 

Ondorioz, Zaldizurretako biribilgunetik ezin izango da Ugartemendiko biribilgune berrira sartu. Biribilgune horrek A1erako sarbidea ematen du, Donostiarantz eta Lazkaorantz. Beraz, Lazkaora eta A1era iristeko, Donostiarako noranzkoan, Zaldizurretako biribilgunetik A1era sartzea gomendatzen da, ondoren Guregasko gasolindegiaren parean (Zumadi industriagunea) noranzkoa aldatzeko eta A1ean sartzeko, Donostiarako noranzkoan.