"Besarkada solidarioaren" bidezko lapurretei buruzko ohartarazpena
2001/12/03

"Besarkada solidarioaren" bidezko lapurretei buruzko ohartarazpena

Azken egunetan gertatutako kasu batzuen ondorioz, Beasaingo Udaltzaingoak "Besarkada solidarioa" izeneko metodoa erabiliz egiten diren ebasketei buruz ohartarazi nahi du 

Besarkada solidarioa ondarearen aurkako delituen barruan kokatzen den ebasketa mota bat da. Emakumeek egin ohi dute eta ebasketa horien biktimak bakarrik paseatzen duten adineko pertsonak izan ohi dira. Ezagutzen dituztela esanez hurbiltzen zaizkie eta besarkada bat ematen saiatzen dira; une horretan, jantzia, eskumuturrekoa, katea, erlojua eta baliodun gauzak lapurtzen dizkiete.

Beasaingo Udaltzaingoak azaldutakoaren arabera, emakume horiek biktima engainatzen saiatzen dira, sutsuki agurtuz, ezagutzen dutenaren itxura ematen dute, edozein motatako informazioa eskatzen dute, baita sexu-mesedeak ere. Distrakzio-elkarrizketa hori egiten duten bitartean, eskuetatik eta besoetatik heldu edo besarkatzen dute, eta lepokoak, eskumuturrekoak, erlojuak edo edozein objektu baliotsu ebasten saiatzen dira. Eguraldiak laguntzen duen egunetan, horrelako ebasketak gertatzen dira. Normalean, biktimak leku eguzkitsuetan paseatzen edo bankuetan eserita egoten dira.

Delitu mota horren beste ezaugarri bat da ebasketa egin ondoren inguruan dagoen ibilgailu batean ihes egin ohi dutela, eta beraz, ekintza horiek, normalean, herritik erraz irtetzeko moduko bideen ondoan egiten dira.

Gomendioak

Beasaingo Udaltzaingoak bitxiak nabarmen erakusgai ez eramatea eta pertsona asko ibiltzen diren oinezkoen guneetan paseatzen saiatzea gomendatzen du. Era berean ezezagunekin ez hitzegitea, bat-batean engainatzen edo distraitzen saiatzen direnekin eta arrazoirik gabeko kontaktu fisikoa nahi dutenekin ez fidatzeko gomendioa egiteaz gain batez ere banku-gestioak egitera bakarrik ez joatea aholkatzen du. 

Horrelako ezbeharren bat gertatuz gero, Udaltzaingoarekin (943 028080) edo Ertzaintzarekin (943 538820) lehenbailehen harremanetan jartzea gomendatzen da.