2025/05/09

Hobariak berriz ere autoa partekatzeagatik Partecar-ekin

Urtarrilean bezala, Partecar aplikazioarekin ibilgailua partekatzen dutenentzako maiatzean eta ekainean hobari-poltsa jarri du berriz ere martxan Beasaingo Udalak 

Aplikazioan 420 erabiltzaile daude erregistratuta eta orain arte 345.000 km baino gehiago partekatu dira desplazamenduetan eta 47.000€ euro inguru aurreztu dira erregaian

Beasaingo Udalak, mugikortasun jasangarria bultzatzeko xedeari eutsiz ibilgailua partekatzeko Partecar ekimena sustatzeko hobariak aktibatu ditu. Urte hasieran bezala, maiatzean eta ekainean Hoop Carpool aplikazioa erabiliz egindako bidaietan berriz ere hobariak izango dituzte erabiltzaileek.  

Beasaingo Udala ingurumenarekin eta garapen jasangarriaren helburuekin konprometitutako erakundea da, helburu horiek eragin zuzena baitute guztion ongizatean eta etorkizunarekin. Hori lortzeko, autoa partekatzeko Partecar egitasmoari bultzada emanez, berriro sarituko ditu aplikazioaren erabiltzaileak. Horregatik, ParteCar - Hoop Carpool aplikazioaren bidez, Beasain abiapuntu edo helmuga duten ibilbideetako gidariei zein bidaiariei, % 50eko hobaria emango zaie (gehienez 2 € ibilbide eta bidaiari bakoitzeko), maiatzean eta ekainean.

Erabiltzaileak gora

ParteCar ekimenak Hoop Carpool mugikorrentzako aplikazioarekin, egunero lanera, unibertsitatera edo beste helmuga batzuetara egiten dituzten joan-etorrietan autoa partekatzea da aplikazioaren helburua. Bai Beasaingo udal aplikaziotik edo zuzenean Play Store edo App Store bidez, Hoop Carpool aplikazioa mugikorrean deskargatu ondoren, erregistratu eta jarraian BEASAIN22N kodea sartu beharko da onurez aprobetxatzeko.

Partecar ekimenak orain 420 erabiltzaile baino gehiago ditu erregistratuta aplikazioan. Kopuruei dagokionez, martxan jarri zenetik 345.000 km baino gehiago partekatu dira desplazamenduetan, eta 51.000 kg CO2 eta 166.000 kg NOx baino gehiago eguratsera ez isurtzea lortu da. Guztira 8.500 bidaia baino gehiago partekatu dira. Alderdi ekonomikoari dagokionez, ParteCar bitartez 47.000 euro inguru aurreztu dira erregaian.

Ekimenaren helburua da herriko ibilgailu pribatuen okupazio-tasa hobetzea eta emisioak murriztea, jakinda garraio publikoaren sareak ez duela beti aukera eraginkorrik ematen beasaindarrak beren egunerokoan lanera edo ikasketa zentroetara joan ahal izateko. Gainera, Beasainen badira mugikortasunaren ikuspegitik zailtasunak dituzten landa-auzo batzuk, eta tresna honen bidez, beste aukera bat eskaini nahi zaie bertako biztanleei. Gastuak partekatzeko aukera bat ere eskaini nahi da, etxeko ekonomiei arnas pixka bat emanez.