Antzizar kiroldegiaren aurrean dagoen bidegurutzeko norabideetako bat da eta sortzen duen arriskuagatik denbora batez kentzea erabaki da froga moduan. Aldaketa honen helburua bidegurutze horretako arriskua kentzea da
Udalerrian trafikoari dagokionez puntu beltz bezala atzemanda zegoen. Stop-a egin ondoren, Errekarte kaletik Igartza Oleta kaleruntz hartzen den ezkerreko biraketa oso arriskutsua da, bihurgune batean dago eta ikusmena mugatua du eta gainera Loinazpe ikastetxean, eskolako autobusak aparkatuta egoten dira egunero. Irteera hau oinezkoentzako zebra bide baten ondoan dago eta paso hori kiroldegiko erabiltzaile askok erabiltzen dute.
Ondorioz, bidegurutze honetako trafiko guztia Antzizargo biribilgune berrira bideratzearekin arriskua ekidin daiteke. Beraz, aldaketa hau froga moduan egongo da udaran zehar eta emaitzak positiboak badira aldaketa behin-betikoa izango da.