"Besarkada solidarioaren" bidezko lapurretei buruzko ohartarazpena
2021/03/18

"Besarkada solidarioaren" bidezko lapurretei buruzko ohartarazpena

Azken egunetan gertatutako kasu batzuen ondorioz, Udaltzaingoak "Besarkada solidarioa" izeneko metodoa erabiliz egiten diren ebasketei buruz ohartarazi nahi du. Ebasketa horien biktimak bakarrik paseatzen duten adineko pertsonak izan ohi dira, ezagutzen dituztela esanez hurbiltzen zaizkie eta besarkada bat ematen saiatzen dira; une horretan, jantzia, eskumuturrekoa, katea, erlojua eta abar lapurtzen dizkiete.

Beasaingo Udaltzaingoak bitxiak nabarmen erakusgai ez eramatea eta pertsona asko ibiltzen diren oinezkoen guneetan paseatzen saiatzea gomendatzen du. Era berean ezezagunekin ez hitzegitea, bat-batean engainatzen edo distraitzen saiatzen direnekin eta arrazoirik gabeko kontaktu fisikoa nahi dutenekin ez fidatzeko gomendioa egiteaz gain batez ere banku-gestioak egitera bakarrik ez joatea aholkatzen du. 

Horrelako ezbeharren bat gertatuz gero, Udaltzaingoarekin (943 028080) edo Ertzaintzarekin (943 538820) lehenbailehen harremanetan jartzea gomendatzen da.