TAO zerbitzua erosotasunez ordaintzeko aplikazio berria
2020/09/03

TAO zerbitzua erosotasunez ordaintzeko aplikazio berria

Irailaren 1etik aurrera, TAO zerbitzua erosotasunez ordaintzeko telefono mugikorreko aplikazio berria Elparking da (Beasain udal aplikaziotik jaitsi daitekeena).

Aurretik erabiltzen zen Arinpark aplikazioan dirua izanez gero, Zarautz, Tolosa, edo Hondarribia bezalako udalerritan aparkatzeko erabili daiteke.

Hala ere, dirua berreskuratu nahi duenak, posta elektroniko bat bidali dezake eskaera eginez soporte.arinpark@gerteksa.eus helbidera.