Udalak banatzen dituen musukoak jaso ez dituzten herritarrek Igunetik pasaz hartu ditzakete
2020/06/23

Udalak banatzen dituen musukoak jaso ez dituzten herritarrek Igunetik pasaz hartu ditzakete

Beasaingo Udal gobernuak covid 19aren eraginaren aurrean babes eta segurtasun neurriak indartzeko maskara berrerabilgarriak banatzen hasi zen maiatzaren 30ean. Oraindik badira euren maskara jaso ez duten herritarrak eta hori horrela Igunetik pasaz jasotzeko aukera izango dute.

Gogoratu maskarak doan banatzen direla eta banaketa errazteko, etxebizitza bakoitzetik pertsona batek jasotzea gomendatzen da.

Beasaindar guztientzat 

Distantzia soziala eta higienea mantentzea betebeharreko neurriak badira ere, ezinbesteko babes neurria bilakatu da pandemia egoera honetan ahoa eta sudurra estaltzeko babesgarria. Hori horrela, musukoen erabilera udalaz gaindiko agintariek derrigortu zutenean, udal gobernuak maskara berrerabilgarriak beasaindar guztiei doan banatzeko erabakia hartu zuen.

Udalak eskuratutako maskarak erabilera anitzekoak dira; 300 garbialdi jasateko gai diren kirurgiako maskara higienikoak dira.