2026/05/11

Udaltzaingoaren ohartarazpenak Loinatz jaiei begira

Jai eta ospakizun egun hauetan, udaletik, kontuan eduki behar diren, gomendioak, ohartarazpenak eta beste hainbat jakinarazpen zabaldu nahi dira. Bi asteburuetan zerbitzua 24 ordukoa izango da

Datorren ostiralean hasiko dira 2026ko Loinatz jaiak. Herrian hainbat aldaketa emango dira zenbait arlotan. Herritarren hobe beharrez eta jai giroan pasako diren egun hauetan guztia normaltasunez burutu dadin, ondorengo oharrak kontutan hartzeko eskaera egin da Udaltzaingotik.

TAO zerbitzua

Maiatzak 16, 18, 19 eta 23an TAO zerbitzurik ez da izango. Gipuzkoa plazako aparkalekua bertan behera geratu da “barrakak” jarri baitira. S1 eremuko egoiliarrek S2 eremuan aparkatu ahal izango dute bien bitartean. 

Aparkalekuak

Adif-eko nasa aparkaleku gisa erabiltzeko aukera dago.

Trafiko aldaketak

Ondorengo egun eta ordu hauetan trafikoa etenda geldituko da eta Osasun Zentroko herrirako sarbidea ere itxita ondorengo eta ordu hauetan:

Erdigunea itxita, oinezkoentzako gunea. Beraz, ibilgailuen trafikorako itxita, baimenduentzako izan ezik.

Zaldizurreta kaleko bidegurutzea ordiziarantz itxita

  • Maiatzaren 15ean : 18:00etatik hurrengo goizaldera arte.
  • Maiatzaren 16an: 18:00etatik hurrengo goizaldera arte.
  • Maiatzaren 17an: 17:00etatik hurrengo goizaldera arte.
  • Maiatzaren 18an: 13:00etatik 15:30era eta 18:00etatik hurrengo goizaldera arte.
  • Maiatzaren 22an: 18:00etatik hurrengo goizaldera arte.
  • Maiatzaren 23an: 11:00etatik goizaldera arte.
  • Maiatzaren 24an: 17:00etatik 22:00etara

Lapurretak

Diru-zorro eta sakelako telefonoen ebasketa eta lapurreta jaietan kopuruz gora egiten dutenez, bai herritar baita bisitan etorriko direnei ere jakinarazi nahi zaie, kontu handiz eta arretaz ibiltzeko. Bereziki tabernetan eta jende multzo handia dagoen tokietan gertatzen dira ebasketak.

Honen aurrean, Beasaingo Udaltzaingoa eta Ertzaintza bat eginik, aholku batzuk eman nahi dituzte gogoan izateko:

  • Poltsak ondo itxita eta aurrealdean eramatea eta begi-bistan.
  • Diru-zorroak eta sakelako telefonoak aurreko poltsikoetan eramatea.
  • Zerbait susmagarria nabarituz gero, Ertzaintza edo Udaltzaingora jotzea eskatzen da.

Lehergaiak

Lehergaiak bide publikoan botatzea debekatuta dago. Lehergaien salmenta ibiltaria erabat  debekatuta dago. Lehergaiak erosteko baimendutako establezimendu berezian erosi behar dira eta arauak bete beharko dituzte. 

Ondorioz, gune publikoetan  botatzen diren lehergaiak atzemango dira eta dagokion arau-hauste akta jasoko da. Udaltzainek eta gainerako Aginte-Agenteek izango dute aipatutakoa betetzeko ardura.

Udaltzaingoaren ordutegia

Aurtengo festatan Udaltzaingoaren ordutegia ondorengo izango da:

maiatzaren 15, 16, 18, 22 eta 23an, bi asteburuak eta koadrilen eguna alegia, zerbitzua 24 ordukoa izango da.

Zeregin nagusienak ordutegi horretan eraso sexualak, borrokak eta antzeko ekintzak saihestea izango dira.

Edozein larrialdi izanez gero 112 telefono zenbakira edo Udaltzaingoaren telefono zenbakira 943 02 80 80 deitu.

Etxeratze segurua

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkar-lanean zaintza berezi bat burutuko dute festetako goizalde guztietan herritarren etxeratze segurua bermatzeko, "etxera itzulera zaintza”.

Horretarako bi polizia agenteek zaintza bereziak egingo dituzte herritarrentzat etxerako bide segurua bermatzeko helburuarekin.