Ibilgailuen trafiko etenak Josetxo Imaz Memoriala jokatu bitartean
2022/09/21

Ibilgailuen trafiko etenak Josetxo Imaz Memoriala jokatu bitartean

Josetxo Imaz Memoriala lasterketa herrikoia dela eta, igande honetan, hilak 25, goizeko 11:00etatik 12:00ak arte gutxi gorabehera, trafikoa moztuko da herriko hainbat tokitan. Zaldizurretako biribilgunetik ezin izango da Beasainera sartu, eta Gipuzkoa plazatik ere ezin izango da ibilgailurik irten, ezta sartu ere.

Bestalde, Kale Nagusiko, J.M. Iturriotz kaleko eta Nafarroa etorbideko garajeetako erabiltzaileek ezin izango dituzte ibilgailuak atera edo sartu kale horietan.

Herria zeharkatu behar duten gidariei, N-1 errepidea erabiltzeko eskatzen zaie. Sortutako eragozpenak ulertuko direla espero da.