2025/09/11

Autobus geltokien aldaketa San Inazio-Esteban Lasa ardatzeko obrengatik

Lanak iraun bitartean, autobus ibilbideak desbideratuko direnez Zaldizurreta 7 parera eta Barrendain plazara (tren geltoki parean) aldatuko dira geltokiak

San Inazio-Esteban Lasa kaleek osatzen duten ardatzean egiten ari diren eraberritze obrengatik ezinezkoa gertatzen ari da eskualdeko garraio publikoko autobusak bertatik igarotzea. 

Hori horrela, lanak amaitu arte bertan behera geratuko da ardatz honetan kokatutako autobus geltokia. Ordiziatik datozen autobusak Zaldizurreta kaletik igaroko dira eta Bideluze zubiaren parean egingo dute geldialdia. Ibilbidea hortik aurrera egingo dutenez, Barrendain plazan (tren geltoki parean) kokatuko da hurrengo geltokia Kutxaren ondoan. Ondorioz, ez da Oriamendi 37ko geltokian geratuko eskualdeko lineako autobusik.  

Aldaketa hau lanak amaitu arte mantenduko da.