2026/04/20

Bizileku-eraikinetan irisgarritasuna sustatzeko udal-ordenantzaren aldaketari hasierako onespena eman eta alegazioak aurkezteko epea ireki da

Apirilaren 20tik aurrera, 30 laneguneko epea ireki da herritarrek alegazioak eta erreklamazioak aurkeztu ditzaten

Beasaingo Udalbatzak, 2026ko martxoaren 26an egindako bileran , hasierako onespena eman zion «Beasaingo bizileku-erabilerarako eraikinetan dauden etxebizitzen irisgarritasuna sustatzeko Udal ordenantzaren aldaketari».

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu da iragarkia, eta horrek bidea ematen dio herritarrek parte hartzeko prozesuari.

Jendaurreko informazioa eta epeak

Indarrean dagoen araudiaren arabera (781/1986 Erret Dekretu Legegileko 56. artikulua eta ELOLEko 49. artikulua), espedientea jendaurrean jartzen da

  • Epea: 30 laneguneko epea dago erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko.
  • Baldintza: Epe horretan ezer aurkezten ez bada, ordenantzaren aldaketa behin betikotzat onartua geldituko da.

Testua eskuragarri

Hasierako onespena jaso duen testu osoa Beasaingo Udalaren webgunean dago ikusgai, herritarrek xehetasun guztiak aztertu ahal ditzaten.