Udazkena iristearekin batera, etxeetako energia-kontsumoa handitu egiten da, eta horrek fakturen igoera ere ekartzen du. Egoera honi erantzuteko, Goierriko Energia Bulegoak beasaindarren eskura dagoela gogorarazi nahi du, energiaren inguruko zalantzak argitzen laguntzeko doako eta gertuko zerbitzua eskainiz.
Zerbitzuak eguneroko kontu praktikoetan laguntzen du:
- Argindar eta gas fakturak ulertu, aztertu eta optimizatu.
- Tramiteen kudeaketan lagundu: kontratu aldaketak, potentzia aldaketak etab.
- Bonu sozialaren eta diru laguntzen inguruko informazioa eman.
- Aholkularitza eman energia aurrezteko.
Goierriko Energia Bulegoa herritarrengandik gertu egoteko, aurrez aurreko zerbitzua eskaintzen du:
- BEASAIN: asteazkenak goizez, 10:00-14:00. Martina Maiz 3.
- GOIEKI: astelehenetik ostegunera arratsaldez, 15:00-17:30. Arranomendia 5, NBF Eraikina, Ordizia.
Aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da: zuzenean bulegoan, posta elektronikoz edo telefonoz.
Era berean, telefonoz edota posta elektronikoz ere kontsultatu daiteke.
Harremanetan jartzeko:
- Helbide elektronikoa: goieki@goierri.eus
- Telefonoa: 843 739 988
Ekimena Goiekik eta Goierriko 18 udalek bultzatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren laguntzarekin, eta martxan jarraitzen du erakunde horien guztien, Goierri BarNETik sarearen eta EHKBren elkarlanari esker.
Momentu egokia da fakturak aztertzeko; gertura zaitez Goierriko Energia Bulegora.

