Andra Mari kalean mozketa eskolako sartu-irteera orduetan
2020/11/11

Andra Mari kalean mozketa eskolako sartu-irteera orduetan

Datorren astelehena, azaroaren 16tik aurrera, La Salle ikastetxeko sarrera-irteeretan ikasleen segurtasuna bermatzeko, Andra Mari kalea itxi egingo da San Inazio kaleko bidegurutzetik.

Kale horretako garajeen erabiltzaileek sarbidea izango dute, baina gainerako erabiltzaileek ez. Kalea itxita egongo da ikasleak eskolara sartzeko edo handik ateratzeko behar duten denbora guztian, 10-15 minutu baino.

Zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin.