Legezko oharra

Bat etorrita 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, dioenarekin, ondoren zehazten dira webgune honen arduradunaren datuak. Gune horren jabea eta kudeatzailea BEASAINGO UDALA da (aurrerantzean, BEASAINGO UDALA edo Gu):

Izen soziala: BEASAINGO UDALA
Izen komertziala: BEASAINGO UDALA
Helbide soziala: Loinazko San Martin plaza 1, BEASAIN 
IFK / IFZ: P2002100B
Telefonoa: 943 02 80 50
Helbide elekronikoa: udala@beasain.eus
Domeinuaren izenak: beasain.eus, beasain.com
Profil sozialak: Facebook, YouTube, Flickr, Twitter

Gure aplikazioan harpidetza egitean, inplizituki onartzen duzu beherago azaltzen den baldintzen zerrenda:

Aplikazio honek bere erabiltzaileen datu pertsonal batzuk biltzen ditu.

Laburpena

Datu pertsonal batzuk bilduko dira honako arrazoi hauengatik, eta honako zerbitzu hauetan erabiliko dira:

Hirugarrenen zerbitzuen kontuetara sartzea.

Facebookeko kontura sartzea
Baimenak: app-ean erregistratzea, "Atsegin dut" eta edukia argitaratzeko aukera.

Twitterreko kontura sartzea
Datu pertsonalak: app-ean erregistratzea eta datu mota batzuk eta besteak

Iruzkinen iruzkinak egitea

Disqus
Datu pertsonalak: cookieak eta datuen erabilera

Elkarreragina sare sozialekin eta kanpoko plataformekin

"Atsegin dut” botoia, widget sozialak
Datu pertsonalak: cookieak, datuen erabilera, profileko informazioa

Politikak

Datuen kudeatzailea eta jabea

Bildutako datuen motak
Aplikazio honek bere kabuz edo hirugarrenen bitartez biltzen dituen datu-moten artean honako hauek daude: cookieak eta erabilerari buruzko datuak.

Bildutako beste datu batzuk pribatutasun-politiken orrialde honetako beste atal batzuetan edo azalpen-testu espezifiko batean azaldu ahalko dira datuak biltzen ari diren bitartean.
Erabiltzaileak askatasuna du datu pertsonalak emateko, baina datu horiek aplikazio hau erabiltzean ere bildu ahal dira.
Aplikazio honek edo aplikazio honetan erabilitako hirugarren zerbitzuen jabeek cookieak (edo arakatzeko beste tresna batzuk) edonola erabiltzen dituztela ere, salbu eta kontrakoa adierazten bada, erabiltzaileak identifikatzeko eta euren lehentasunak gogoratzeko erabiliko dira, erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko eta ez beste ezertarako ere.
Datu pertsonalak ematean huts eginez gero baliteke aplikazioak zerbitzu horiek ezin ematea.

Erabiltzailek bere gain hartzen du hirugarrenek argitaratutako edo aplikazio honen bitartez konpartitutako datu pertsonalen erantzukizuna, eta datu horiek komunikatzeko eta hedatzeko eskubidea berresten du. Hala, datuen kudeatzailea erantzukizunetik aske egongo da erabat.

Datuak prozesatzeko modua eta lekua

Prozesatzeko metodoak
Datuen kudeatzailea erabiltzaileen datu guztiak behar bezala prozesatzeaz arduratzen da, eta alde horretatik, egokiak diren segurtasun-neurriak hartzen ditu baimenik ez dutenek datuak atzi ez ditzaten, datuak jakinarazi edo aldatu ez daitezen edo datuak aurrez baimenik izan gabe suntsi ez daitezen.
Datuak prozesatzeko ordenagailuak edo xede horretarako prestatutako beste tresna teknologiko batzuk erabiltzen dira, azaldu diren asmoekin harreman estu-estua duten prozedura eta metodoen bidez. Datuen kudeatzaileaz gain, datuak atzitu ahalko dituzte gunearen garapen operazionalean parte hartzen duten pertsona jakin batzuek (administrazioa, salmentak, marketina, lege arloa, sistemaren administrazioa) edo hirugarren batzuek (adibidez kanpoko zerbitzu teknikoen hornitzaileak, postariak, "hosting” hornitzaileak, teknologia-konpainiak, komunikazio-agentziak), datuen jabeak datuen kudeatzaile gisa adierazita, beharrezkoa izanez gero. Datuen kudeatzaileak hirugarren horien zerrenda eguneratua eskatu ahalko du edozein unetan.

Lekua
Datuak prozesatuko dira datuen kudeatzailearen eragiketa-bulegoetan eta prozesaketan parte hartzen duten hirugarren aldeak kokatzen diren beste edozein lekutan. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan datuen kudeatzailearekin, mesedez.

Datuak atxikitzeko denbora
Datuak gordeko dira erabiltzaileak eskatutako zerbitzuak eman behar diren denboran, edo agiri honen asmoetan azaldu den denboran, eta erabiltzaileak datuen kudeatzaileari beti eskatu ahalko dio datuak ezeztatu edo ezabatu ditzala.

Bildutako datuen erabilera
Erabiltzaileei buruzko datuak bilduko dira aplikazioak bere funtzioak bete ahal izan ditzan, baita beste helburu hauekin ere: hirugarren zerbitzuen kontuetara sartzea, app-ean erabiltzaileen profilak sortzea, edukiari buruzko iruzkinak egitea eta sare sozialen eta antzeko beste plataforma batzuen bitartez elkarreraginean aritzea.
Asmo bakoitzerako erabili beharreko datu pertsonalak agiri honen atal espezifiko bakoitzean azaltzen dira.

Aplikazioak eskatzen dituen Facebookeko baimenak
Aplikazio honek baimen batzuk eska ditzake Facebooki buruz, dena delako erabiltzailearen Facebookeko kontuarekin ekintzak egiteko aukerari dagokionez, eta informazioa berreskuratzeari dagokionez ere bai, adibidez datu pertsonalak sare sozialetik.

Baimen horiei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Facebookeko baimenei buruzko agiriak:
(https://developers.facebook.com/docs/authentication/permissions/) eta Facebooken pribatutasun-politikari buruzkoak ere bai (https://www.facebook.com/about/privacy/).

Eskatutako baimenak hauek dira:

Oinarrizko informazioa
Besterik ezean, erabiltzaileen datu batzuk jasotzen dira, adibidez nortasuna, izena, irudia, sexua eta kokalekua. Erabiltzaileen kontaktuetako batzuk ere, adibidez lagun-zerrenda, hor ere daude. Erabiltzaileak publikoki zenbat eta datu gehiago jakinarazi, hainbat eta informazio gehiago egongo da eskuragarri.

"Atsegin dut"
Erabiltzaileak "Atsegin dut” erabiliz markatu dituen orri guztien zerrenda eskuratzeko aukera ematen du.

Horman argitaratzea
App-ari bidea ematen dio edukia eta iruzkinak argitaratzeko eta erabiltzailearen edo bere lagunen eduki-iturrian "Atsegin dut" adierazteko.

Datu pertsonalen prozesamenduari buruzko informazio xehatua
Datu pertsonalak honako arrazoi hauengatik bilduko dira, eta honako zerbitzu hauetan erabiliko dira:

Hirugarren zerbitzuetako kontuetan sartzea
Zerbitzu horiei esker, aplikazioak hirugarren zerbitzu batean daukazun kontuan datuak atzitu ahalko ditu eta hirugarren zerbitzu horretan ekintzak egin ahalko ditu.
Zerbitzu horiek ez dira automatikoki aktibatuko, erabiltzaileek beren-beregi baimena eman behar baitute.

Facebookeko kontura sartzea (aplikazio hau)
Zerbitzu horri esker, aplikazioa erabiltzaileak Facebookeko sare sozialean daukan kontuaren bitartez konektatu ahal da. Kontu hori Facebook Inc-ek ematen du.

Eskatutako baimenak: "Atsegin dut" eta Horman argitaratzea

Prozesatzeko lekua: USA – Privacy Policy https://www.facebook.com/policy.php

Twitterreko kontura sartzea (aplikazio hau)
Zerbitzu horri esker, aplikazioa erabiltzaileak Twitterreko sare sozialean daukan kontuaren bitartez konektatu ahal da. Kontu hori Twitter Inc-ek ematen du.

Bildutako datu pertsonalak: hainbat motatako datuak.

Prozesatzeko lekua: USA – Privacy Policy http://twitter.com/privacy

Edukiari buruzko iruzkinak egiteaEdukiari buruzko iruzkinak egiteko zerbitzuei esker, erabiltzaileek euren iruzkinak argitaratu ahal dituzte aplikazio honetako edukiei buruz.
Jabeak hautatutako ezarpenen arabera, baliteke erabiltzaileek iruzkin anonimoak idatzi ahal izatea. Erabiltzaileak emandako datu pertsonalen artean posta elektronikoko helbide bat badago, helbide hori erabili ahalko da eduki berberari buruzko iruzkinen jakinarazpenak bidaltzeko. Erabiltzaileak dira euren iruzkinen edukiaren erantzuleak.
Hirugarren alde batek emandako edukiei buruzko iruzkinak egiteko zerbitzu bat instalatzen bada, zerbitzu horrek webguneko trafikoari buruzko datuak bildu ahal ditu iruzkinen zerbitzua instalatuta duten orrietarako, erabiltzaileek edukiei buruzko iruzkinak egiteko zerbitzua erabiltzen ez badute ere.

Disqus (Disqus)
Disqus edukiei buruzko iruzkinak egiteko zerbitzua da, eta Big Heads Labs Inc-ek ematen du.

Bildutako datu pertsonalak: Cookieak eta datuen erabilera.

Prozesatzeko lekua: USA – Privacy Policy http://docs.disqus.com/help/30/

Elkarreragina sare sozialekin eta kanpoko plataformekin

Zerbitzu horiek bidea ematen dute sare sozialekin edo kanpoko beste plataforma batzuekin aplikazio honen orrietatik zuzenean elkarreraginean aritzeko.
Aplikazio honek lortutako elkarreragina eta informazioa beti egongo dira sare sozial bakoitzaren erabiltzaileak hautatutako konfigurazioaren mendean.
Sare sozialekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen duen zerbitzu bat instalatzen bada, zerbitzu horrek trafikoari buruzko datuak biltzen jarraitu ahalko du, zein orritan dagoen instalatuta eta orri horietarako, erabiltzaileak zerbitzua erabiltzen ez badu ere.

“Atsegin dut” botoia eta widget sozialak
"Atsegin dut” botoia eta widget sozialak Facebook Inc-ek emandako Facebook sare sozialekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen duten zerbitzuak dira.

Bildutako datu pertsonalak: Cookieak eta datuen erabilera.

Prozesatzeko lekua: USA – Privacy Policy http://www.facebook.com/privacy/explanation.php

Datuak bildu eta prozesatzeari buruzko informazio gehigarria

Legezko ekintzak
Erabiltzaileen datu pertsonalak lege arloko xedeetarako erabili ahalko ditu datuen kudeatzaileak, bai epaiketa batean, bai aplikazioa edo berarekin lotutako zerbitzuak behar ez bezala erabiltzeagatik legezko ekintzak egin baino lehenagoko suposamenduetan.
Erabiltzaileak badaki datuen kudeatzaileak datu pertsonal jakin batzuk eskatu ahal dizkiola agintariek hala eskatzen badiote.

Erabiltzaileen datu pertsonalei buruzko informazio gehigarria
Pribatutasun-politika honetan jasotako informazioaz gain, aplikazioak erabiltzaileari informazio gehigarria eta testuinguru-informazioa eman ahalko dio zerbitzu espezifiko bati edo datuak bildu eta prozesatzeari buruz, halakorik eskatzen bada.

Erregistroa eta sistemaren mantentze-lana
Xede operazionaletarako eta mantentze-lanen xedeetarako, aplikazio honek eta hirugarren aldeen beste edozein zerbitzuk fitxategi batzuk bildu ahalko ditu aplikazio honen arteko elkarreragina grabatzeko (System Logs), edo asmo horrekin beste datu pertsonalak erabili ahalko ditu (adibidez, IP helbidea).

Politika honetan sartzen ez den informazioa
Datuen kudeatzaileak edozein unetan datuak biltzeari edo prozesatzeari buruzko xehetasun gehiago eskatu ahalko ditu. Mesedez, kontsultatu agiri honen hasieran dagoen harremanetarako informazioa.

Erabiltzaileen eskubideak
Erabiltzaileen eskubidea da, edozein unetan, bere datu pertsonalak biltegiratu diren jakitea, eta datuen kudeatzaileari kontsulta egin ahal dio bere edukiei eta eduki horien jatorriari buruz, zehatzak diren egiaztatzeko edo ordeztu, ezabatu eguneratu edo zuzendu ditzatela eskatzeko, bai eta formatu anonimo bihurtzeko edo legearen kontra gordetako datuak blokeatzeko ere, eta horrez gain, edozein legezko arrazoitarako euren tratamenduaren aurka egiteko. Eskariak datuen kudeatzaileari bidali behar zaizkio, gorago azaldutako harremanetarako informaziora.

Aplikazio honek ez du abalatzen "arakatzerik gabeko” eskaririk
Hirugarren aldeen zerbitzu batek "arakatzerik gabeko" eskariak baliatzen dituen ala ez zehazteko, mesedez, irakurri horren pribatutasun-politikak.

Aldaketak pribatutasun politika honetan
Datuen kudeatzaileak eskubidea du pribatutasun-politika honetan edozein unetan aldaketak egiteko, bere erabiltzaileei orri honen bitartez jakinarazten badie. Orri hau sarri kontsultatzea gomendatzen da, bereziki orriaren beheko aldean azaltzen den eguneratzearen azken data. Erabiltzaile batek politikaren edozein aldaketaren aurka egiten badu, erabiltzaileak aplikazio hau erabiltzeari utzi beharko dio, eta datuen kudeatzaileari eskatu ahalko dio bere datu pertsonalak ezaba ditzala. Hala adierazi ezean, unean-unean indarrean dauden pribatutasun-politikak kudeatzaileak erabiltzaileei buruz dauzkan datu pertsonal guztiei aplikatuko zaizkie.


Definizioak eta lege-erreferentziak

Datu pertsonalak (edo datuak)
Beste edozein informazio aipatuz identifikatu ahal den –baita zeharka identifikatu ere– pertsona fisiko, pertsona legal edo erakunde bati buruzko edozein informazio, baita identifikazio pertsonaleko zenbaki bat ere.

Datuen erabilera
Aplikazio honek (edo aplikazio honek kontratatutako hirugarren zerbitzuek) automatikoki biltzen duen informazioa, honako hau izan ahal da: aplikazio honen erabiltzaileek erabilitako ordenagailuen IP helbidea edo domeinu-izenak, URI (Uniform Resource Identifier) helbideak, eskariaren ordua, eskaria zerbitzarira bidaltzeko erabilitako metodoa, erantzun gisa jasotako fitxategiaren tamaina, zerbitzariaren erantzunaren egoera (behar bezala lortutako emaitzak, errorea, eta abar) adierazten duen zenbakizko kodea, jatorri-herrialdea, erabiltzaileak erabilitako nabigatzailearen edo sistema eragilearen ezaugarriak, bisiten denborari buruzko hainbat xehetasun (adibidez, aplikazioko orri bakoitzean zenbat denbora ematen den) eta aplikazioan bertan egindako bideari buruzko xehetasunak, bereziki bisitatutako orrien sekuentzia, bai eta erabilitako sistema eragileari eta/edo erabiltzailearen teknologia-testuinguruari buruzko beste parametro batzuk.

Erabiltzailea
Aplikazio hau erabiltzen duen norbanakoa da. Datuen subjektua bera izan beharko da –datu pertsonalak berari buruzkoak baitira–, edo haren baimena eduki beharko du.

Datuen subjektua
Datu pertsonalak zein pertsona fisiko edo legali buruzkoak diren eta hori.

Datuen prozesatzailea (edo datuen gainbegiratzailea)
Datuen kudeatzaileak pribatutasun-politika hau betetze aldera datu pertsonalak prozesatzeko baimendutako pertsona fisiko edo legala, administrazio publikoa edo beste edozein ente, elkarte edo erakunde.

Datuen kudeatzailea (edo Jabea)
Datu pertsonalak prozesatzeko asmo eta metodoei eta erabilitako bitartekoei buruz erabakiak hartzeko eskubidea duen pertsona fisiko edo legala, administrazio publikoa edo beste edozein ente, elkarte edo erakunde, barnean direla aplikazio honen eragiketei eta erabilerari buruzko segurtasun-neurriak. Kontrakorik adierazi ezean, aplikazio honen jabea datuen kudeatzailea da.

Aplikazio hau
Erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko erabilitako ekipamendua eta programa.

Cookieak
Erabiltzailearen gailuan gordetako datuen zati txiki bat.

Lege-informazioa
Europako erabiltzaileentzako oharra: pribatutasun-adierazpen hau egin da Europako Batzordearen 95/46/EC Zuzentarauaren 10. artikuluko betebeharrak betetzeko, eta cookieen gaiari buruz 2009/136/EC Zuzentarauak erregistratutako 2002/58/EC Zuzentarauaren aurreikuspenen arabera.
Pribatutasun-politika hau aplikazio honi buruzkoa da soil-soilik.